“Nahiz eta ezer ez aldatu, ni aldatuz, dena aldatzen da”
Zer da ernetu?
Ume, gazte zein nagusiek haien ongizaterako beharrezkoa izan dezaketen arreta aurkituko dute Ernetu Psikologia eta Hezkuntzan.
Kognizio eta Jokabide Psikologia Integratua da gure abiapuntua, non pertsona bakoitzak dituen emozio, pentsamendu eta jokabide partikularrak kontuan izatearekin batera, norbere ibilbidean izandako esperientziek berebiziko arreta hartzen dute.
Halaber, eredu bio-psiko-soziala kontuan izanda, norbanakoaren biologia, psikologia eta aspektu sozialak jasotzen dira gure esku-hartzeak prestatzerako orduan. Horretarako, Albor-Cohs taldeak eguneratu zein baliostatutako ebaluazio zein esku-hartze tresnak erabiltzen dira gure praktika profesionalean.