Ernetu Psikologia Eta Hezkuntza

 
 
Psikologia eta hezkuntza arloan hainbat urtez aritu izandako bi profesionalek aurrera eramandako proiektuaren emaitza da Ernetu Psikologia eta Hezkuntza, non beharrezkoa duten pertsonen zailtasunei erantzuna emateko lan egiten da.

Gaur egun bizi duzun egoera ezagutzeko prest gaude, gure ibilbide profesionalean izandako esperientzia zein esku-hartzeak zure egoera partikular eta bakarrera egokitzeko kompromezua hartuz.

Irakurri gehiago

Guregana hurbiltzen direnen erronkei ahalik eta era egokienean aurre egin ahal izateko estrategiak ezagutarazi eta batez ere entrenatzea da gure helburu nagusia.

Ernetuk funtsezko baloretzat hartzen ditu hurbiltasuna, errespetua, zintzotasuna eta lanerako kompromezu zein konfidentzialtasuna.

Josu Saetero Millo

Psikologoa / Kolegiatu kodea: BI04985

Nire izena Josu Saetero da, Haur eta Nerabeentzako Kognizio Jokabide Terapian espezializatutako psikologoa. Formakuntza areagotzeari etenik eman gabe hainbat urte daramatzat psikologia esku-hartzeak aurrera eramaten.

Irakurri gehiago

Psikologiarekin lehenengo kontaktua nire nerabezaro garaian hasi zen, non nire buruari galdetzen nion zein desberdinak garen pertsona oro gure pentsamendu zein jokabideetan.

Honi buruz egindako galdera zein hausnarketa pertsonalek zientzia zoragarri honen inguruan gehiago ezagutzera bultzatu ninduten, gaur egun nire lanbide bilakatu arte.

Psikologo moduan izandako bizipenetan, gure gizartean gaur egun ohikoak diren zailtasunak gertutik ezagutu izan ditut eta horiei erantzun egokia emateko estrategiak lantzen aritu naiz. Nire ezagutza zein esperientzian oinarrituta, beharrezkoa dutenei laguntzea da nire helburu profesionala. Beti ere, norbera zein gainerakoenganako errespetua ezinbesteko baliotzat harturik .

Joseba Vera Arizmendiarrieta

Psikologoa / Kolegiatu kodea: BI04921

Nire izena Joseba Vera da, Ernetun psikologo lanetan aritua. Hezkuntzara Aplikatutako Psikologia zein Hezkuntza Orientazioa nire lanbide bilakatu dira.

Irakurri gehiago

Niri dagokionez, psikologiak berebiziko garrantzia hartu du, pertsonok dugun bizitzeko era hobeto ezagutzera hurbiltzeaz gain, norbere ibilbidea ahalik eta atsegingarriena izateko zein herraminta bereganatu ditzakegun ikasteko ere.

Argi dago pertsona bakoitza berezia, bakarra eta gainerakoengandik desberdina izateaz gain, eguneroko errealitatea hauteman zein sentitzeko mekanismo partikularrak dituela. Hori dela eta, egunerokotasunean emandako zenbait gertaera zein bizipenek gure ibilbidea oztopatu dezakete inoiz, norbere zein gainerakoen egunerokotasunean eraginez.

Horregatik, izandako formakuntza zein esperientzia abiapuntutzat hartuta, norbere ibilbidea errezagoa egitea da helburu nagusia, Ernetura hurbiltzen diren pertsonen ongizatea bermatzeko kompromezua hartuz.

Yurena Miguel de Miguel

Psikologoa / Kolegiatu kodea: BI05564

Nire izena Yurena Miguel da, Osasun Psikologian eta Helduen Kognizio Jokabide Terapian espezializatutako psikologoa. Psikologo gisa, pertsonek haien zailtasunei aurre egiteaz gain,  lasaitasunez eta ongizatean bizitzeko baliabideak garatzea dut helburu.  

Irakurri gehiago

Txikitatik argi izan dut psikologia ikasi nahi nuela. Halaber, entzuteko, ulertzeko eta une zailetan besteak laguntzeko bokazioak psikologo izateko prestatzera eraman ninduen.

Gaur egun, nire lan egiteko modua urte hauetan zehar eskuratutako ezagutza eta esperientzia profesionaletan oinarritzen da. Gakoa pertsonek euren eskubideak komunikatzen eta defendatzen ikastea dela uste dut, betiere besteen eskubideak errespetatuz.

Jokabidea, gure pentsamendu eta emozioen kanpo-adierazpena da, ingurunearekin elkarreraginean. Horregatik, hiru osagai horien arteko harremana ulertzeak portaera-patroiak identifikatzen lagunduko digu, eta eraginkorrak edo erabilgarriak ez direnak aldatzea ahalbidetuko digu.

BEGOÑA VALIENTE AGUIRRE

Psikologoa / Kolegiatu kodea: BI05711

Nire izena Begoña Valiente da, Osasun Psikologian eta Ume-Nerabe Kognizio Jokabide Terapian espezializatutako psikologoa.   

Irakurri gehiago

Beti izan dut argi nire lanbidea jendearekiko harremanean oinarritutako lana izango zela. Horregatik, atsegintasunez aritzen naiz nire eguneroko lana aurrera eramaten. 

Nire formakuntzan eragin handia izan du umeekin, nagusiekin, zein gaitasun desberdineko pertsonekin hainbat urtetan zehar egindako borondatezko lanak, esparru desberdinetan bizi ahal izan baitut psikologia esku-hartzeek zein beharrezkoak diren.

Naiz eta nire ikasketak unibertsitatean hasi, etengabeko formakuntza eta hainbat urteetatik egunerokoan ditudan esperientzia profesionalek nire eguneroko lanarentzako oso lagungarri bilakatu dira, batez ere jokabide arazo, arlo akademikoaren inguruko gatazkak, trebetasun sozial edota autoestimari buruzko esku-hartzeak.

EUS