Lehen hezkuntzako etapa 6-11 urte bitarteko umeek osatzen dute, non hauen ingurune sozial zein akademikoan era egokian moldatzeko trebetasunak lantzen dira.
Trebetasun akademiko, emozional, kognitibo edo sozialean atzerapena izateak zailtasunak ekarri ditzake umearen egokitzapenerako. Beraz, berebiziko garrantzia du atzerapen hauek aurretiaz ondo identifikatuta izatea eta ume zein honen ingurune bakoitzak beharrezkoa izango duen entrenamendu espezifikoa lantzea. Etapa honetan egindako lan goiztiarra ezinbesteko aurreikusten da ondoren datozen etapei ahalik eta hoberen aurre egiteko.