Ernetu Psikologia Eta Hezkuntza

Helduak (25+)

Helduaroan aurkitzen den pertsona batek jadanik ibilbide jakin bat igaro du bere bizitzan eta aurretiazko esperientzia zehatz batzuk bizi izan ditu. Hori dela eta, pertsona bakoitzak norbere izaera eratzearekin batera, bizitzako erronkei hainbat eratara erantzuten ikasi du honen emozio, kognizio eta jokabideen bitartez.

Laburbilduz, bizitzari aurre egiteko funtzionamenduak integratzen ditugu pertsona orok, eta zenbaitetan, eguneroko egoerek dituzten gora-beherek eraginda, zailtasunak izaten ditugu erronka horiei erantzun egokia emateko.

Ernetun, gazte zein heldu bakoitzaren eguneroko errealitate partikularra ezagutu, ulertu eta zailtasunei aurre egiteko esku-hartzean egiten dugu lan, non norberaren behar partikularrak ezagutuz honen ongizaterako beharrezkoak diren herramintak elkarrekin garatuko ditugun.

Esku-hartze zerbitzuak:

Banakako esku-hartzea

Online bidezko esku-hartzea

Ohiko arazoak

Lan-arloko arazoak

Autoestima baxua

Harreman sozialetan arazoak

Agresibitatea

Inhibizioa 

Norbere buruarengan segurtasun falta

Jeloskortasuna / Inbidia

Jazarpena

Gatazka arazoak

Beldurra / Fobia

Depresioa / Gehiegizko tristura

Komunikazio desegokia

Dolua

Antsietatea / Estresa

Exigentzia altuak

Bakartasuna

EUS